Atxegaldeko jaiak 2024

Colpbolean, jaien hasierarako girotzen

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 23a, 14:33

Gazteen arteko colpbol txapelketarekin ekin diote Atxegaldeko festen atariko girotzeari ostiral goiz honetan. Gaur arratsaldeko 20:00etan jaurtiko dute txupinazoa.


Ofizialki ez, baina festa giroan murgiltzen hasiak dira jada Atxegalden. Kirola eginez, jolasean ekin diote ostiral goiz parte honi, arratsaldeko azken orduan jaurtiko duten txupinazora bidean, girotzera begira. Izan ere, jai batzordeak arratsaldeko 20:00etarako iragarria duen hasiera ekitaldiaren aurretik, bi ekintza antolatu dituzte aurtengoan. Hamarru elektrotxarangakoak bidelagun, herri erdigunera zabalduko dute festa giroa arratsaldeko 18:00etan hasita. 

Aurretik, ostiral goiz honetan, topaketa berezi bat egin dute kirol jarduera baten bueltan; colpbol izeneko ekintzan parte hartu dute, adin tarte ezberdinetako gazteek. Gozatu ederra hartu dute, Udarregi ikastolako plazan egindako ekintzan.

Colpbolak, nolabait esatearren, futbolaren antzeko dinamika du; bi jokalari talde eta aurkarien atean sartu beharreko baloia. Hori bai, hankekin ezin da ukitu ere egin baloia; eskuekin soilik. Jokaldi eder askoak egin dituzte parte hartzaileek lagunarteko neurketan zehar. Trebetasun handia erakutsi dute denek.

Colpbol txapelketarekin ekin diote aurtengo Atxegaldeko jaietarako girotzeari aurtengoan. Igande iluntzera arte, etenik gabeko 48 orduko festa giroa dator auzora, hitzordu hauekin guztiekin:

Atxegaldeko jaiak 2024


Abuztuak 23, ostirala
18:00
 Hamarru elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Fito Skins eta Zinez.
Ondoren, Dj Jotatxo.

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.