Atxegaldeko jaiak 2024

"Gora Atxegaldeko festak!"

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 23a, 20:45

20:00etan jaurtitako txupinazoarekin jaien asteburu betean da Atxegalde. 48 orduko etenik gabeko parranda giroan barneratu da auzoa.

Abuztu amaierarekin batera itzuli da festa giroa Atxegaldera, arratsaldeko 20:00etan jaurti duten txupinazoarekin. Jan-edanak eta buruhandien lehen irteerak girotu dute hitzordua.

Igande arratsaldera arte, honatx bertan izango dituzuen ospakizunen berri:

Atxegaldeko jaiak 2024


Abuztuak 23, ostirala
23:00 Kontzertuak: Fito Skins eta Zinez.
Ondoren, Dj Jotatxo.

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.