Atxegalden hasi berri dituzten jaiak ez dira oharkabean igaro ez auzoan bertan, ezta Usurbilgo erdigunean. Izan ere, festen zonaldean abiatutako kalejira batek ospakizun giroa Kaxkoraino hedatu du. Parte hartzaileek Hamarru elektrotxarangako kideak izan dituzte bidelagun. Euskal kantugintzari errepaso ederra eman diote Kaxkoan barrena egin duten kalejiran.
Hitzordu ibiltari honen helmuga, noski, 20:00etatik ofizialki festetan den Atxegaldeko plaza izan da.
Hitzordu ibiltari honen helmuga, noski, 20:00etatik ofizialki festetan den Atxegaldeko plaza izan da.