Atxegaldeko jaiak 2024

Txikienen festa handiena Atxegalden

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 24a, 14:32

Haurren Eguneko ekintzekin hasi dute Atxegaldeko jaien bigarren ospakizun eguna.

Gaztetxoenen eguna gaur Atxegaldeko jaietan. Goizeko hamaikak pasatxoan, bigarren ospakizun eguna abiatzeko suziria jaurti eta txikienek hartu dute auzoko plaza; nola ez, sorkuntzarako eta jolaserako. Izan ere, tailerrekin ekin diote larunbat goiz eguzkitsu eta beroari; marrazten, eskulanetan eta aurpegia margotzen.

Jolastera igaro dira gero; helduak ere partaide izan dituen aulki jokoan aritu dira edota blaitu dituzten beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute. Primeran pasa dute, ondoko irudiok erakutsi moduan. Goiza, gaztetxoen parte hartzea eskertuta amaitu dute; denetariko opariak banatzeko zozketa oparoarekin hain zuzen.

Haurren lekukoa mus jokalariek hartuko dute larunbat bazkalostean. Halere, gaztetxoei zuzenduriko ekintza gehiago izango dira datozen orduotan; txokolate jana edo buruhandien bigarren irteera esaterako.


Atxegaldeko jaiak 2024


Abuztuak 24, larunbata
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.