Agindutako orduan hasi da Atxegaldeko Mus Txapelketa. Arratsaldeko 16:00etan, puntual-puntual. Txosnagunearen ondoko karpapean badaezpada ere, zerua estali eta euritarako itxura hartu duelako. Hiru sari nagusi banatuko dira irabazleen artean. Jai egitarauak arratsaldeko 18:30ean izango du segida, txokolate-janarekin eta buruhandien irteerarekin.