Atxegaldeko jaiak 2024

Euriak ez du jai giroa zapuztu

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 24a, 19:14

16:00ak aldera, mus txapelketa hasi eta gutxira iritsi da euria. Eguraldiak ordea, ez du jai egitaraua baldintzatu. Oraingoz behintzat. 18:30ean gaztetxoenak txokolate-janaren zain ziren eta ordurako jai batzordekoek prest zuten jatekoa zein edatekoa. Anukek eta Elenek girotuko dute auzo-afaria eta Kohatu eta Amiltzen taldeek gaueko kontzertua.

Atxegaldeko jaiak 2024


Abuztuak 24, larunbata
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketaren hasiera.
18:30 Txokolatada eta buruhaundiak.
21:00 Auzo afari musikatua Elene eta Anuken eskutik. Txartelak abuztuaren 19ra arte Artzabalen eta Txirristran salgai.
23:30 Kontzertuak: Kohatu eta Amiltzen.
Ondoren, DJ Zer?.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa.
18:00 Bertso musikatuen saioa:
-Bertsolariak: Alaia Martin, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi.
-Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.
-Musika: Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.