Atxegaldeko jaiak 2024

Hutsik egiten ez duten lehiakide trebeekin ospatu dute toka txapelketa girotua

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 25a, 13:36

Jan-edanaz eta buruhandiekin giroturiko toka txapelketarekin ekin diote Atxegaldeko festen azken egunari.

Lehiakide apartak dira. Behin baino gehiagotan erakutsi dute joko honetarako duten abilezia, baita gaurkoan ere. Urtero hutsik egiten ez duten lehiakideak bueltan izan dira igande goiz honetan Atxegalden. Auzoko festetako azken egunari ekiteko antolatua zuten toka txapelketan izan dira, ohituraz, urtero parte hartzen duten hainbat lehiakide.

Gaztetxoen eta helduen lehiaketa bana jokatu dute auzoko plazan kokaturiko karpagunean. Datozen irudiotan dituzue bi modalitateotako txapeldunak.

Hitzordua, gainera, jai batzordeko kideek zerbitzaturiko hamaiketako goxo eta oparo askoak girotu du; txorizo nahiz haragi egosi primerakoa dastatu ahal izan da, salda bero ederrarekin batera.

Buruhandiak ere irten dira igande goiz honetan.