Herri lanak oraingoan Atxegalden, zehazkiago esanda, auzoko zonalde zehatz batean, Erdiko kalean. Usurbilgo Udalak eremu horretan asfaltatze lanak egingo dituela iragarri du azken orduotan. Lanok etzi egingo dituzte, asteazkenean, beraz, urriaren 23an.
Lanok bideratu ahal izateko kale horretako aparkalekuak husteko deia egin du. Asteazken goiz horretarako, goizeko 8:00etarako zehazkiago esanda, ibilgailu guztiak bertatik kentzeko deia egin du, Udaletik ohartarazi dutenez, "osorik asfaltatuko delako".
Mezu hau bizilagunei jakinaraztekoa da Udaltzaingoa. Horretarako, horren berri emateko "oharrak
jarriko ditu, bihar, Erdiko kaleko atari eta garaje guztietan. Aurreikuspenen arabera, egun
bakarrean amaitu ahal izango dituzte lanak, eta beste egun batean pintatuko dira aparkalekuak;
oraindik ez da zehaztu noiz", zehaztu du Udalak.
Kale honetan asteazkenean egingo diren lanekin "amaituko da aurtengo asfaltatze kanpaina".