Aurtengo azken asfaltatze lanetan gaur Atxegalden

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 23a, 10:17

Urteko azken asfaltatze lanak egiten ari dira asteazken honetan, urriaren 23an Atxegalden.

2024. urteari dagozkion azken asfaltatze lanak egiten ari da Usurbilgo Udala asteazken honetan, urriaren 23an; kasu honetan, Atxegalden. Auzoko kaleetako batean ari da lanok egiten, Erdiko kalean hain zuzen, Udalak aste hasieran iragarri moduan.

Ohar hartan, gaur goizeko 8:00etarako ibilgailuak bertatik ateratzeko deia egina zuen eta egunerokoan ez bezala, hutsik da une honetan kale hau. Udaletik zehaztua dutenez, kalea osorik asfaltatuko dute. Lanok gaur hasi eta amaitzeko asmotan dira. "Aurreikuspenen arabera, egun bakarrean amaitu ahal izango dituzte lanak, eta beste egun batean pintatuko dira aparkalekuak; oraindik ez da zehaztu noiz", aurreratu zuen aste hasieran Udalak.

Kale horretan gaur egingo diren lanekin "amaituko da aurtengo asfaltatze kanpaina".