Hasi bezala agurtuko dugu aurten ere abuztua, festa giro betean. Izan ere, Zubieta eta, azkenik, Urdaiagaren ostean, Atxegalderen txanda izango da asteburu honetan. Festa giroan murgilduko da auzoa, abuztuaren 29tik 31ra.
Jai batzordeak zehaztu du 48 ordu horietarako festen egitaraua. Iazko eskaintza ekarriko dute bueltan Atxegaldeko festetako plazara. Abuztuko azken ostiralari jolasean ekingo diote; aurten, voleyan jokatu asmo dute. Arratsaldean, Arranopola elektrotxarangak egingo duen kalejirak txupinazorako bidea egingo du. Jaien hasiera ofiziala ospatuko da gero eta une hori, buruhandiek girotuko dute, luntx ederrarekin batera.
Biharamunean, haurrei zuzenduriko ekintzak nagusituko dira; jolasak, txokolate jana, buruhandiak… Helduenentzat mus txapelketa izango da eta gauean, auzokideen bilgune izango den afari musikatua. Adi, otordu horretarako txartelak aurrez eskuratu ahalko dituzue Txirristran edota Artzabalen.
Amaitzeko, iganderako txapelketen eguna iragarria dute; toka edota patata tortilla lehiaketekin. Bi parranda gau izango dituzte Atxegaldeko jaiek; bietan musika taldeak eta djak izango dira. Aipatu moduan, hemen duzue Atxegaldeko jaien egitarau zehatza:
Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 29, ostirala
10:00 Gazteentzako voley-a.
18:00 Arranopola txaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa.
Ondoren, luntxa eta buruhandiak.
23:00 3TTU Erromeria.
Ondoren, Dj La Fulana.
Abuztuak 30, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
16:00 Musa (15:30etan izen-ematea).
18:30 Txokolate jana eta Lauburu konpartsa.
21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Elenerekin. Txartelak Txirristran eta Artzabalen aurrez salgai.
23:00 Txiskeroak, Xsakara, Dj Zer?.oak, Xsakara, Dj Zer?.
Abuztuak 31, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa: txorizo eta haragi egosi banaketa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Tortilla patata lehiaketa.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.