Atxegaldeko jaiak

Atxegaldeko auzoa laster murgilduko da jai giroan

Erredakzioa 2025ko abu. 22a, 09:47

Urdaiagako jaiekin hasi eta Atxegaldeko festekin agurtu ohi dugu abuztua. Aurten inoiz baino beranduago, hilaren 29tik 31ra ospatuko dira jaiak Atxegalden. Hauxe da Jai Batzordeak uztailaren amaieran igorri zigun egitaraua. 

Atxegaldeko jaiak

Abuztuak 29 ostirala

  • 10:00 Gazteentzako voley-a.
  • 18:00 Arranopola txaranga Karobitik.
  • 20:00 Txupinazoa.Ondoren, luntxa eta buruhandiak.
  • 23:00 3TTU Erromeria.
  • Ondoren, Dj La Fulana.

 

Abuztuak 30 larunbata

  • 11:00 Umeen jolasak.
  • 16:00 Musa (15:30etan izen-ematea).
  • 18:30 Txokolate jana eta Lauburu konpartsa.
  • 21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Elenerekin. Txartelak Txirristran eta Artzabalen aurrez salgai.
  • 23:00 Txiskeroak, Xsakara, Dj Zer?.

 

Abuztuak 31 igandea

  • 11:30 Toka.
  • 12:00 Hamaiketakoa: txorizo eta haragi egosi banaketa.
  • 17:30 Buruhandiak.
  • 18:00 Tortilla patata lehiaketa.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.