Eguna argitu arte iraundako gautxorien festaren ondotik, euripean esnatu da Atxegaldeko jaien azken eguna. Plazan kokaturiko aterpean bildu dira, igande honetarako antolatua zuten toka txapelketan parte hartu nahi zutenak; bat baino gehiago ezagun askoak, beteranoak lehia honetan, lehen postuetan sailkatzea lortu izan dutenak edizio askotan.
Ildo horretan, gaurkoa eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Lehen hiru postuetan amaitu dute lehiakideok:
1-Manu Guadix.
2-Iban Etxaniz.
3-Maria Jesus Olano.
Nagusien arteko lehiaren ondotik gaztetxoenak tokan aritzeko aukera izan dute. Hamaiketako eder askoa dastagai jarri du baita jai batzordeak.