Zubietako eta Urdaiagako jaien ondotik, Atxegaldekoen txanda izango da abuztuko azken asteburuan. Bertako jai batzordea prestaketa lan betean da. Dagoeneko jaiegunak zenbat eta zeintzuk izango diren zehaztua dute. Abuztuaren 28tik 30era ospatuko dira auzoko jaiak. Ez da faltako musikarik, haurrei zuzenduriko ekintzarik, edota auzo afari musikatua. Gautxoriek jaietan murgiltzeko bi gau izango dituzte.
Egunotan erabat definitzekoa dute ospakizunen zerrenda. Hedabide honi helarazi diotena eta segidan duzuena, beraz, behin-behineko egitaraua duzue. Aldaketak izan ditzake:
Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 28, ostirala
11:00 Gazteentzako jolasak.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
20:00 Txupinazoa eta txoznaren irekiera.
20:15 Buruhandiak.
21:00 Afari autogestionatua.
23:00 Muxutruk erromeria.
Ondoren, Dj La Fulana.
Abuztuak 29, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
16:00 Musa.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Eleneren eskutik.
00:00 Skaregekasko.
Ondoren, Aimarzz.
Azkenik, DJ Fifi Ta Fefa.
Abuztuak 30, igandea
11:00 Toka.
18:00 Bertso musikatuak.
Oharra: egitaraua behin-behinekoa da. Aldaketak izan ditzake.
Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.