Zubietako eta Urdaiagako jaien ondotik, Atxegaldekoen txanda izango da abuztuko azken asteburuan. Bertako jai batzordea prestaketa lan betean da. Jaiegunak zenbat eta zeintzuk izango diren zehaztua dute. Abuztuaren 28tik 30era ospatuko dira auzoko jaiak. Ez da faltako musikarik, haurrei zuzenduriko ekintzarik, edota auzo afari musikatua. Gautxoriek jaietan murgiltzeko bi gau izango dituzte.
Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 28, ostirala
18:00 Ondoezik elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa. Ondoren, luntxa eta buruhandiak.
21:00 Afari autogestionatua, sagardoarekin eta postrearekin.
23:00 Muxutruk erromeria.
Ondoren, Dj Moskato.
Abuztuak 29, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:30 Txokolate jana eta Lauburu konpartsaren kalejira.
21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Eleneren eskutik. Txartelak aurrez Artzabalen salgai, abuztuaren 26ra arte.
00:00 Aimarz, Skaregekasko.
Ondoren, Aimarzz.
Azkenik, Dj Fifi ta Fefa.
Abuztuak 30, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa: txorizo eta haragi egosi banaketa.
18:00 Bertso musikatuak:
-Bertsotan: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Nerea Elustondo.
-Gai-emailea: Amaia Agirre.
-Musikariak: Garikoitz Otamendi, Ixak Arruti.
Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.