Atxegaldeko jaiak

Guztia prest, Atxegalde festa giroan barneratzeko

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 28a

Ostiral honetan txarangak giroturiko hasiera ekitaldiarekin barneratuko da Atxegalde, 48 orduko festa giroan.

Karpak eta oholtza jarrita, plaza atondua du dagoeneko jai batzordeak. Guztia prest dute jada, ostiral honetan, abuztuaren 28an hasita, Atxegalde 48 orduko festa giroan barneratzeko. Ondoezik elektrotxarangarekin herri erdigunean barrena egindako kalejirak ekarriko du ospakizun giroa auzoko plaza nagusira. Une horretan, 20:00etan jaurtitako txupinazoarekin eta haren osteko luntx dastaketa zein buruhandien lehen irteerarekin abiaraziko dituzte ofizialki festak.

Igandera arte, haurrei zuzenduriko ekintzak, bi kontzertu gau, auzo afaria, toka eta mus txapelketak edota bertso musikatuen saioa antolatu dute.


Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 28, ostirala
18:00 Ondoezik elektrotxaranga Karobitik.
20:00 Txupinazoa. Ondoren, luntxa eta buruhandiak.
21:00 Afari autogestionatua, sagardoarekin eta postrearekin.
23:00 Muxutruk erromeria.
Ondoren, Dj Moskato.

Abuztuak 29, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:30 Txokolate jana eta Lauburu konpartsaren kalejira. 
21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Eleneren eskutik. Txartelak aurrez Artzabalen salgai, abuztuaren 26ra arte.
00:00 Kontzertu gaua: Aimarz, Skaregekasko.
Azkenik, Dj Fifi ta Fefa.

Abuztuak 30, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa: txorizo eta haragi egosi banaketa.
18:00 Bertso musikatuak:
-Bertsotan:  Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Nerea Elustondo.
-Gai-emailea: Amaia Agirre.
-Musikariak: Garikoitz Otamendi, Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.