Atxegaldeko jaiak

Auzolana goratuz eta jai osasuntsuak izateko desioz murgildu da festetan Atxegalde

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 28a

Ostiral arratsaldeko 20:00etan auzoko "balkoi" nagusitik jaurtitako txupinazoarekin abiarazi dituzte ofizialki, aurtengo Atxegaldeko jaiak.

Abuztu amaierarekin batera itzuli da festa giroa Atxegaldera. "Ikasturte" berriaren abiatzea leuntzen laguntzen duten auzoko jaiak, ostiral arratsalde honetan abiatu dituzte. Lehenbizi, Ondoezik elektrotxaranga taldeak herri erdigunea girotu du kalejira bidez. Hitzordua hain zuzen, Atxegaldeko festen plazan amaitu da. Hasiera ekitaldi ofizialari bide eman dio herriko musika gazteen taldeak.

Arratsaldeko 20:00etan izan da. Plazako "balkoi" nagusitik jaurti dituzte antolatzaileek jaiak abiatzeko lehenengo bi suziri ofizialak. Aldez aurretik, jai batzordeko kideek hartu dute hitza, beste behin, itzulitako festei ekiteko gogotsu direla adierazteko. Ekitaldira joandakoak ere tenore berean egoteko nahia adierazi dute.

Jai parekide eta feministak aldarrikatu dituzte, erasorik onartuko ez dituztenak. Auzolanari egin nahi izan diote gorazarre. Ildo horretan, festok ospatzea ahalbideturiko kide guztiak eskertu nahi izan dituzte. "Jai osasuntsuak opa dizkizuegu, gora Atxegaldeko jaiak!", esanez eta lehen suziriak jaurtita, orain bai, auzoa 48 orduko festen zurrunbiloan barneratu da.

Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 28, ostirala
23:00 Muxutruk erromeria.
Ondoren, Dj Moskato.

Abuztuak 29, larunbata
11:00 Umeen jolasak.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:30 Txokolate jana eta Lauburu konpartsaren kalejira. 
21:00 Auzo afari musikatua Anuk eta Eleneren eskutik. Txartelak aurrez Artzabalen salgai, abuztuaren 26ra arte.
00:00 Kontzertu gaua: Aimarz, Skaregekasko.
Azkenik, Dj Fifi ta Fefa.

Abuztuak 30, igandea
11:30 Toka.
12:00 Hamaiketakoa: txorizo eta haragi egosi banaketa.
18:00 Bertso musikatuak:
-Bertsotan:  Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor "Mantxi", Nerea Elustondo.
-Gai-emailea: Amaia Agirre.
-Musikariak: Garikoitz Otamendi, Ixak Arruti.

Antolatzailea: Atxegaldeko jai batzordea.