Atxegaldeko jaiak

24 bikote, Atxegaldeko mus txapelketako lehia bizian

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 29a

Udarregi ikastolako frontoian jokatu dute Atxegaldeko festetako mus txapelketa, larunbat arratsalde honetan.

Musak lagun sare zabala du Usurbilen, herriko nahiz auzoetako jaietan nabarmenki agerian geratu ohi den moduan. Ildo horretan, Atxegaldeko festak ez dira salbuspenezkoak izaten. Mus txapelketak jokalari andana erakarri ohi du. Aurtengo edizioan, 24 bikoteek eman dute izena, jai batzordeak gaur arratsaldeko 15:30etan zabaldutako inskripziorako tartean.

16:00etan hasi da txapelketa itzalpean, Udarregi ikastolako frontoietan. Baziren herrikideak baita bisitariak ere, azken urteotan ohikoan bilakatu den moduan. Lagunarteko txapelketa zen bai, baina serio hartu dute lehiakideek. Lehia bizia izan da beste behin.