48 ordu izan ziren, baina festa giroak ez zuen etenaldirik izan. Urtean zehar, auzo giroa erabat itzalia duen Atxegalde ospakizun betean bizitu zen abuztuaren 28tik 30era jai batzordeak antolaturiko ekintzei esker. Udan zehar, Euskal Herrian biran ibilitako Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldeak ekarri zuen jai giroa auzora. Auzolana goraipatuz ofizialki abiarazitako festek bi musika gau edota askotariko jolasak eta oparo joandako oparien zozketa izan zituen ia 60 bat haur erakarritako Umeen Egunak. Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Usurbilgo herri eta auzoetan eginiko biraren baitan Atxegalden kalejira egin zuen.
Izan zen lehiarako tarterik ere toka eta mus txapelketekin, edota bertso musikatuen saioa ospakizunen azken txanpan, baita giro ederrean auzokideak nahiz herritarrak elkartzeko ekintza gehiago ere. Iragan asteburuko jaien irudiak esteka honetan jaso ditugu: https://noaua.eus/bereziak/atxegaldeko-jaiak-2026