Troiako tren-pasaguneak barrerak izango ditu aurrerantzean

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 4a, 16:51

Troiako tren-pasagunea seguruago egiteko barrerak jartzen ari da ETS Euskal Trenbide Sarea. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat segurtasuna bermatzeko lanean dihardu enpresak bere kabuz. 

Udala kexu da trenbidearen arazoa nolabait konpontzen dutelako obrek, baina N-634 errepidea eta Ugaldea industriagunerako igarobidarentzat “behin betiko konponbidea” eskatu du. “Hobe barrerak jartzea, orain arte bezala jarraitzea baino, izan ere, garrantzitsuena oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna da”, azpimarratu du Xabier Arregi alkateak. Norabide horretan konponbidea bilatzea ezinbestekoa dela iritzi dio udal-gobernuak.