9. Euskal Herriko Emakumeen Kopako final laurdeneko neurketa 19:30etan Haranen

Añorga eta Eibar lehiatuko dira asteazken arratsaldeko 19:30etan hasita Haranen.

9. Euskal Herriko Emakumeen Kopako final laurdeneko partidetako bat Haranen jokatuko da, asteazken honetan (maiatzak 8). Arratsaldeko 19:30etan hasita, Añorga eta Eibar lehiatuko dira Kalezarko futbol zelaian. Partida ikusteko sarrera doakoa izango da. Usurbil F.T.-tik NOAUA!ri ohartarazi diotenez, bi zozketa ere egingo dira neurketan zehar; aipatu bi futbol taldeen kamiseta bana eta Araeta xagardotegian otordua oparituko dute zozketen bidez.

2018-19 denboraldiko azken txanpa honi begirako astebururako neurketok iragarri ditu bestalde Usurbil F.T.-k Haranen:

FUTBOLA HARANEN
Maiatzak 11, larunbata
10:00 Alebin neskak: Udarregi 6B-Udarregi 5
18:30 Jubenilak, Kopako zortzirenak: Usurbil F.T.-Oiartzun

Maiatzak 12, igandea
11:00
 Futbol Eskola 2010: Usurbil F.T.-Billabona
18:00 
Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E. B