Haur Eskolako matrikulazio epearen itxiera ostiralean, ate irekien jardunaldia larunbatean Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 9a, 08:05

2018-19koa amaitzear den honetan, hurrengora, 2019-20 ikasturtera begira dira jada ikastetxeak; tartean, Usurbilgo Haur Eskola eta Lanbide Eskola. Haur Eskolari dagokionez ostiral honetan bertan, maiatzaren 10ean itxiko dute matrikulazio epea. Lanbide Eskolari dagokionean, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako.

2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurrei zuzendua dago Haur Eskolako deialdia. Apirilaren 11z geroztik zabalik izan den matrikulazio epea ostiral honetan (maiatzaren 10ean) itxiko dute. Matrikulaziorako hitzordua eskatu aurrez, 943 374 061 telefono zenbakian, 8:30-12:00 artean.

Gogoan izan, Haur Eskolak irailetik uztailera eskaintzen du zerbitzua; astelehenetik ostiralera, 7:30-16:30 artean. Adi honoko oharrari. "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu". Informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko duzue: 
943 374 061 
haureskola@udarregi.eus
Kalezar 15, 20170 Usurbil

Ate irekien saioak Lanbide Eskolan
2019-20 ikasturtera begirako matrikulazio epea zabaldu aurretik, Lanbide Eskolaren proiektua eta ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte maiatzaren 11n eta 18an 11:00etan eta maiatzaren 15ean 18:00etan. Informazio gehiago: lhusurbil.eus / 943 364 600 / eskola@lhusurbil.eus