Kalezarko jaietako oilasko biltzaileen bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Kaffa kafetegian eskuratu ahalko dituzue Kalezarko San Joan jaien baitan, ekainaren 23an ospatuko den oilasko biltzaile txikien irteera amaieran ospatuko den bazkarirako txartelak.

Badator uda giroa, badatoz jaiak! Lehen geltokia bihartik (ekainak 21) ekainaren 24ra Kalezarko festetan. Oilasko biltzaileen eguna San Joan egunaren bezperan, hilaren 23an ospatuko dute. Ohi bezala, inguruotan haurrekin ospatzen den halako irteera bakarra dugu Kalezarkoa. Goizeko 10:00etan abiatuko dute, Kalezarko jira Ibarrola ingurutik behera. Amaieran aipatu moduan, bazkaritarako bilduko dira Kalezarko plazan.

Oilasko biltzaileak bazkaritan direla hasiko dute San Joan bezperako eskea. Kontzertuak, haur jolasak, soka-dantza, sagardo eta sardina dastaketa... Egitarau oparoa josi du Jai Batzordeak:

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 21, ostirala
16:30
 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Pelax eta Floxbin.
Ondoren: Iratzar taldearekin dantzaldia.

Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30
 XV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren: buruhandiak.
19:00 Dj Guderekin dantzaldia.
00:00 Dj Seymar eta X2r.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00
 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 12tik 20ra bitartean) eta ondorenak.
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.