Kalezar, festen asteburura begira

Udako solstizioarekin batera, jai giroan murgiltzera goaz! Inguruotan parrandaz mozorrotzen lehena Kalezar izango da ekainaren 21etik 24ra. Haur jolasak, udako solstizioa ospatzeko sua, eskea, oilasko biltzaile txikiak, musika... Ospakizunez beteriko lau egun datoz Kalezarrera!

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 21, ostirala
16:30
 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Pelax eta Floxbin.
Ondoren: Iratzar taldearekin dantzaldia.

Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30
 XV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren: buruhandiak.
19:00 Dj Guderekin dantzaldia.
00:00 Dj Seymar eta X2r.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00
 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 12tik 20ra bitartean) eta ondorenak.
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.