Auzotarren jokoekin amaitu dute arratsaldeko jaia Kalezarren

Auzotarren arteko jokoak egin dituzte Kalezarren urtero bezala, jaiei hasiera emateko. Zuri eta urdinen arteko lehiaketa zuriek irabazi badute ere, emaitza izan da gutxien axola duela. Gauerako prest dira auzotarrak. Gogoratu, Pelax eta Floxbinek eskainiko dutela kontzertua 23:30etatik aurrera eta ondoren, iratzar taldearekin dantzaldia izango da.