Lasterka bizian abiatu dute umeen festa egun handia Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 22a, 12:16

Bizi bizi, lasterka batean esnatu da Kalezarreko festen bigarren jai eguna. Haurren Eguna ospatzen ari dira larunbat honetan. Goiz partean, jolasak eta jolasen aurretik, gaztetxoen krosa ospatu da. 

Kalezarrek itzuli propioa duela argi utzi dute aurten ere, guraso talde batek antolaturiko Umeen Egunaren baitan ospatu den gaztetxoen krosarekin. Bizi asko hasi dute festetako larunbata, lasterka bizian. Eta taldekako jolasekin segi dute gero lagun giro ederrean.

Festak erdibidera bidean dira, baina oraindik astelehen iluntzera arte bada zer ospatua Kalezarren!

KALEZARKO JAIAK 2019
Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30
 XV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren: buruhandiak.
19:00 Dj Guderekin dantzaldia.
00:00 Dj Seymar eta X2r.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00
 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 12tik 20ra bitartean) eta ondorenak.
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.