Oilasko biltzera irteteko ohitura berritu eta gaztetu dute Kalezarren

Inguruotan haur eta gurasoekin ospatzen den oilasko biltzaileen irteera bakarra ospatzen ari dira igande goiz eta eguerdi parte honetan Kalezarren barrena. Gaurko iragarriak dauden bi kalejiretan lehena izango da; eskean irtengo dira gazteak 15:00etatik aurrera.

Kalezarko jaiak herri gunetik kanpora, Kaxkotik urrunago dauden etxe eta baserrietara hedatuko dira igande honetan. Bi kalejira edo errondek bat egingo dute gaurkoan. Goiz eta eguerdi parte honetan, oilasko biltzaile gaztetxo eta helduak etxez etxe dabiltza, Leire eta Josu Furundarena anai-arreba trikitilariekin dantza batean. Ibarrolan abiatu dute 10:00ak pasatxoan, Kalezarko etxe eta baserrietan geldialdiak eginez, plazaraino egingo duten bidea.

Aurrez Kaffa kafetegian txartelak eskuratuak zituztenak bazkaritarako bilduko dira gero festa guneko karpa azpialdean. Goizeko kalejira amaitu berritan abiatuko da bazkalostean, 15:00etan goizaldera arte luzatuko den eskea. Haur eta helduen lekukoa hartuko dute honenbestez gazteek.

Ekainak 23 ditu, gogoan izan, arratsaldeko eskea 22:00etarako Pikaola ingurura helduko da; sua piztu eta koplak abestera.

KALEZARKO JAIAK 2019
Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00
 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria eta ondorenak.
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.