Udako solstizioko su festara eramango gaituen eskea abiatu dute Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 23a, 16:27

15:00ak pasatxoan abiatu dira Kalezarko soziedade ataritik, trikitilari eta bertsolariekin kalejiran. Etxez etxeko bira egingo dute arratsalde partean, iluntzean afaritarako bilduko dira Saizarren. Eta afalostean, udako solstizioari ongi etorria emateko sua piztera Pikaolara!

Pikaolan ere dena prest, gaueko 22:00etan, eskean parte hartzen ari direnak heldu eta sua pizteko. Goizaldera arte jarraituko du gero Kalezarko jaietako eskeak, kopla eta trikiti doinuen artean.

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.