Sutzarrek argitu dute bart Kalezar edota Zubieta

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 24a, 10:12

Urteko gau laburrena ez dakit baina urteko gau argitsuena edo argitsuenetarikoa behintzat igaro dugu. Sutzarrek piztu dute bart gaueko giroa Euskal Herri osoan; gurean baita. Jaietan den Kalezarren edo Zubietan.

Kalezarkoa Pikaolan piztu zuten, bazkalosteaz geroztik kalejiran irten zirenen bertso eta dantza saio artean. Zubietakoa, plazan piztu zuten. Argazkiak Lurdes Huetarenak dira.

Gau magikoaren biharamun honetan amaituk odira Kalezarko jaiak. Azken txanpa honetarako ordea gorde dute ekitaldirik; soka dantza edota jan dean besteak beste.

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.

ZUBIETA

 
 
 
KALEZAR