Kalezarko plaza toka eta abereena, jaien azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2019ko ekainaren 24a

Kalezartarrak haien egun nagusia ospatzen ari dira astelehen honetan, festak azken orduetan sartu direnean. Jaiek bi eskenatoki izan dituzte goizez: toka txapelketa soziedade atarian, eta Gorritiren "showa" plazan.

Jaiak astelehen arratsalde honetan borobilduko dituzte, dantza batean eta jan edanaren bueltan:

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.