Futbol Eskolan izen emateko bigarren eguna gaur, Kiroldegian doan probatzeko ikastaro gehiago

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 19a, 08:41

Usurbil F.T.-k antolaturiko Futbol Eskolan izen emateko aukera dute ostegun eta larunbat honetan, 2008-11 urte artean jaiotakoek. Oiardo Kiroldegian bestalde, denboraldi berrirako iragarri dituzten ikastaroak doan probatzeko astea duzue honakoa; gaur "aquazumban" aritzeko aukera.

Futbol Eskola
"Bueltan da!" gogorarazten digu Usurbil F.T.-k helarazi digun kartelean. Oporretatik bueltan da, Futbol Eskola ere. 2019-20 denboraldian izen emateko aukera izango dute egunotan parte hartzaileek. Deialdia, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzendua dago. Izen emateko egunok finkatu ditu Usurbil F.T.-k; irailaren 19a (osteguna) eta 21a (larunbata). Egunotan, 17:30-19:30 artean Haraneko bulegora gerturatuta bideratu ahalko da inskripzioa. Kalezarko futbol zelaira joan ezin dutenentzako oharra. "Bertaratzeko arazorik baduzu, kontaktuan jarri gurekin izena emateko", adierazi dute Usurbil F.T.-tik. Telefono zenbaki hau jarri dute eskuragarri: 634 46 47 97 (Ander).



Oiardo Kiroldegia
Helduentzako spinning, pilates, 3. adina, zunba, total training, jumpfit, bizkar osasuna, hipopresiboak, yoga-mindfullness, mantenu gimnasia, eskalada. Uretako jardueretan, ur entrenamendu gidatua, matropilates, aquagym, aquazumba, igeriketako saioak (hastapena, hobekuntza eta entrenamendua). Haurrentzako zumba, eskalada, jumping, ur jarduera ezberdinekin batera.

Eskaintza zabala prestatu du Oiardo Kiroldegiak kirol urte berrirako. Adi, aste honetan, irailaren 16tik 20ra ikastaroak probatzeko doako saioetan parte hartzeko aukera izango da. Hemen duzue egutegia. Informazio gehiago: 943 37 24 98 / kirola@usurbil.eus