Peña Pagola pilota elkartearen 50. urteurren festa

50 urte egin ditu Peña Pagola Kalezarko pilota elkarteak. 50 urte ez dira egunero egiten, eta hori ospatzeko, festa antolatu zuten auzoan elkarteko kide eta lagunek. Elkartearen sorreran egon ziren lagunak omendu zituzten, harri jasotze erakustaldia egin zuten, eta bertsoak ere bota zituzten. Hamaiketako eder bat hartu eta giro ederrean Saizarren egin zuten bazkaria.