Usurbil F.T.-k 2019-20 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu

Denboraldiko erronkei heltzeko gogotsu direla argi utzi du Usurbil Futbol Taldeak larunbat eguerdian Haranen atera duen talde argazkian. 

Zuzendaritzako kideak, entrenatzaileak eta maila ezberdinetan Usurbil F.T.-k dituen taldeetako jokalariak batu dira Harane futbol zelaian, Usurbil F.T.-ren 2019-20 denboraldiko talde argazkia ateratzera. Argazki  orokorraz gain, taldekako irudiak atera dituzte. Larunbat eguerdiko hitzordua, hamaiketako gozo baten bueltan borobildu dute.

Gabonetako Futbol Txapelketa
2019-20 denboraldiko urteko azken futbol neurketak asteburu honetan jokatuko dira. Baina izango da mugimendurik Haranen urte bukaeran. Gabonetako Futbol Txapelketa antolatu du Usurbil F.T.-k abenduaren 29an, 2009an jaiotako futbolarientzat. Goizeko 10:00etan hasita, Allerru KE, Antiguoko KE, Billabona FKE, Lazkao KE, Orioko FT, Usurbil FT eta Urnieta KE taldeek parte hartuko dute Haranen ospatuko den futbol jaialdian.


Usurbil F.T.

 
 
 
 
 
 


Erregionalak

Jubenilak

Kadete mutilak


Kadete neskak

Infantilak A

Infantilak B


Futbol Eskola 2008

Futbol Eskola 2009

Futbol Eskola 2010

Futbol Eskola 2011

Infantil neskak