Kalezarren altxako dute

Erresidentzia eraikitzeko lanak hilabete barru hasiko dira

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 7a, 13:17

Matia Fundazioaren proiektuak baimen guztiak lortu ditu eta obrari ekiteko moduan da. Udal iturrien arabera, lanak hilabete barru hasiko dira. 

Kalezarren eraikiko dutena erresidentziatik haratago doan egitasmoa da. Udal iturrien arabera, "zaintzadun etxebizitzen auzunea" eraikiko dute bertan. "Urte luzeetan komentua izandakoan egingo da auzunea. Hitzarmen sozial bat lantzen ari dira orain, hainbat zerbitzuren arteko integrazioa lantzeko".

Aste honetako Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuten urbanizazio proiektua. Horixe zen falta zuen azken udal-tramitea. Gauzak ondo, hilabete barru hasiko dira garabiak lanean.