Pikaola eta Murkaiku arteko bidea itxi egingo dute bi egunez

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 19a, 10:35
Argazkia: Udaltzaingoa.

Datorren astean Pikaola eta Murkaiku arteko bidea itxiko dute bi egunez: astelehenean eta asteartean (hilaren 24an eta 25ean). "Kalezarren goiko trafikoa, Haranetik gorako guztia edo Troiako aldapatik gorako guztia, Troiatik bideratuko da bi egun horietan", udaletxetik aditzera eman dutenez. Bidegorriaren zati berri bat eraikitzen ari dira bertan.