Usurbil F.T.-ren erregionalen taldea mailaz igo da

Sailkapeneko lehen postuan zen eta Gipuzkoako Futbol Federazioak denboraldia amaitutzat eman duenez, mailaz igo da Usurbil F.T.-ren erregionalen taldea.

Gipuzkoako Futbol Federazioak amaitutzat ematea erabaki du 2019-20 denboraldia. Erabakiak berri ezinhobea dakar Usurbil F.T.-rentzat. Sailkapeneko lehen postuan zegoen erregionalen taldea mailaz igo da, klubetik berri eman dutenez.

Federaziotik orohar, Espainiako Federazioaren irizpideei jarraiki eta Gipuzkoako klubak entzunda, “maila igoerak burutuko direla eta maila jaitsierak ekidingo direla” jakinarazi du Gipuzkoako Futbol Federazioak. Aste hasieraz geroztik, 2020-21 denboraldia antolatzeko lanei ekin dio aipatu federazioak. "Kategoria bakoitzeko bilerak egiten hasiko gara 2020-21 denboraldiko egitura azaltzeko asmoz", aipatu federazioaren esanetan.