Koronabirusa

San Joan su ofizialik ez gaur

Esan beharrik ez dago, aurtengo Kalezarko jaiak bertan behera geratu dira. Ospakizun guztiak, tartean baita covid19 gabeko testuinguruan egon izan ez bagina, astearte honetako, ekainaren 23ko gaua argitu ohi duen sutzarrik ere ez da izango. Udalak ere hala jakinarazi du; bizi dugun osasun krisialdia dela eta, ez da su publikorik izango gaur gauean. Hainbat irizpide finkatu ditu, sua norbere kontutik piztu asmo dutenentzat.

Ezohiko uda biziko dugu covid19-aren eraginez. Besteak beste, bertan behera geratu dira urte garai honetako hainbat ospakizun. Baita ate joka dugun San Joan bezperakoak ere. Kalezarko jaiak bertan behera utzi ditu Jai Batzordeak. Baita honenbestez, inguruotako festen denboraldian lehenengoak genituen San Joanetako ekitaldi guztiak ere; tartean, astearte honetako, hilaren 23ko eskea eta aurreko urteetan Pikaolan piztu ohi duten sutzarra. 

Ildo beretik, Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, "Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Joan su publikorik izango Usurbilen; Kalezarreko San Joan sua ez da izango".

Su publikorik ez baina ekainaren 23an pribatuki piztu ohi dutenentzako hainbat irizpide finkatu dituzte. Udalak gogorazi duenez, kasuotan, suak "norbere ardurapean egingo dira". Eta aipatu moduan, "Covid19-a dela eta, osasun eta segurtasun sailek ezarritako irizpide orokorrak jarraitu behar dira". Honako hauek:
-Ez bota sutara material erregairik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak, etab...)
-Ez bota pneumatiko edo kautxuaren ondoriozko beste materialik.
-Ez bota plastikozko materialik.
-Ez bota inolako aerosolik (espraidun produktuak).
-Ez bota etxetresna elektrikorik.
-Sua erabat iraungitzen dela ziurtatu.
-Sua erreta, ez dela berpiztuko ziurtatu.

Erlazionatuak

Festarik gabeko asteburua Kalezarren: "Antolaketa lanak ia amaituak genituen"

Kalezar

Covid19-agatik izan ez balitz, festa giroan murgiltzen lehena izango zen urtero moduan Kalezar. Asteburu honetan bertan hasiko zituzten jaiak. Aurt...