KALEZAR

San Joan bezperako ohitura berritu zuten Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 24a, 12:31

Kalezarren San Joan jaiak ospatzeko ohitura dute. Pandemiaren ondorioz, ekitaldi denak bertan behera utzi behar izan dituzte aurten. Hala ere, Arrantzale plazako bizilagunek su txiki bat piztu zuten atzo eta dantzan eta saltoka aritu ziren, familia giroan. 

Konfinamenduan, bingo-jokoan aritu ziren Kalezarreko Arrantzale plazan. Laguntasun giro horri eutsi egin diote eta San Joan bezperan kalean batu ziren. Su txiki bat piztu zuten eta horren bueltan aritu ziren kantari, trikitixa doinuak lagun.

Irudietan ikusiko duzuen moduan, zenbaitzuk su gainean salto egiteko ohitura ere berritu zuten. 

Irudiak: Aiora eta Maider.