Usurbil F.T. laguntzeko errifen zozketako sariak banatuko dituzte gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 31a, 07:18

Uztaila amaieran egin zuten aurrez saltzen aritu ziren errifen zozketa. Sari banaketa ordea astelehen honetarako iragarria dute. Ekimenak, covid19-a tarteko egoera zailean jarri duen Usurbil F.T. laguntzea zuen helburu. Futbolari ezagunek edota herriko sortzaileek parte hartu dute zozketa honetan.

Covid19-ak herriko kirol taldeetan ere bete-betean eragin du. Egoera zail honetan Usurbil F.T. laguntzeko elkartasun zozketa ospatu zuten uztaila amaieran, aurrez bolondresek saldutako errifen artean. Futbolari ezagunen kamisetak, herriko musika taldeen sortze lanak... irabazteko aukera eskaini du klubak, euro bakarrean eskura zitezkeen errifen truke.

“Covid19-ak eragindako zailtasunen aurrean, Usurbil F.T. osatzen dugun jokalari eta familiak laguntzeko elkartasun zozketa” izan dute abian futbol klubetik. Aipatu moduan, errifak salduz bildu nahi duten laguntza, “egoera zail honen aurrean jokalari eta gurasoek urtean zehar ordaindutako kuotaren zati bat berreskuratzera” bideratu nahi dute. Saldutako errifen artean, futbol jokalari ezagunen kamisetak edota herriko musika taldeen hainbat sortze lan zozketatu zituen Usurbil F.T.-k duela hilabete Haranen. “Usurbil F.T.-k eskerrak eman nahi dizkie zozketa hau egiten lagundu diguten guztiei”.

Sari banaketa gaur
Zozketa egin dute bai, baina sariak banatzeke dituzte. Sari banaketarako hitzordua jarri diete onuradunei; astelehen honetan, abuztuaren 31n (astelehena) arratsaldeko 18:00etan Haranen sariak banatu eta errifa zozketako zortedunekin taldeko argazkia atera asmo dute.

Hemen duzue errifa zozketako zenbaki sarituen berri (Argazkien egilea: Usurbil F.T.):

USURBIL F.T. LAGUNTZEKO ZOZKETA
1. saria: Asier Illarramendiren kamiseta, Zaparra taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 3.235.



2. saria: Mikel Oyarzabalen kamiseta, Odolaren Mintzoa taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 3.234.



3. saria: David Zurutuzaren kamiseta, Iñorkiñak taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 2.104.




4. saria: Yuri Berchicheren kamiseta, Hotzikara taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 6.797.



Sari berezia: Imanol Agirretxeren kamiseta, botak eta Izeberg taldearen diska.
Zenbaki saritua: 0.121.