Usurbil F.T. laguntzearen truke, esku bete sari opari

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 08:01

Usurbil F.T. laguntzeko antolaturiko errifa zozketako sariak banatu dituzte astelehen honetan Haranen. Bost sari zeuden jokoan, hiru jaso banatu dituzte, baina adi, beste bi emateke dituzte oraindik.

Usurbil F.T. laguntzeko saltzen aritutako errifen zozketa egin zuen klubak duela hilabete. Astelehen honetarako jarria zuen zenbaki sarituei zegozkien sariak banatzeko hitzordua. Futbolari ezagunek edota herriko musika taldeek utzitako baloi, kamiseta eta sortze lanak banatu dizkiete zenbaki sarituen jabeei. 

Guztira bost ziren banatu behar zituzten sariak, baina lehen hiruren jabeak agertu dira Haranera. Lehen biak Mikel eta Julen Lamana aita semeei egokitu zaizkie (Mikeli bigarrena, Juleni lehena). Hirugarrena, Hodei Belaustegi gazteari.  

4. saria (Yuri Berchicheren kamiseta, Hotzikara taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 6.797) eta sari berezia (Imanol Agirretxeren kamiseta, botak eta Izeberg taldearen diska. Zenbaki saritua: 0.121) emateke dituzte oraindik.

Kluba laguntzeko elkartasun zozketa
Covid19-ak herriko kirol taldeetan ere bete-betean eragin du. Egoera zail honetan Usurbil F.T. laguntzeko elkartasun zozketa ospatu zuten uztaila amaieran, aurrez bolondresek saldutako errifen artean. Futbolari ezagunen kamisetak, herriko musika taldeen sortze lanak... irabazteko aukera eskaini du klubak, euro bakarrean eskura zitezkeen errifen truke.

“Covid19-ak eragindako zailtasunen aurrean, Usurbil F.T. osatzen dugun jokalari eta familiak laguntzeko elkartasun zozketa” izan dute abian futbol klubetik. Aipatu moduan, errifak salduz bildu nahi duten laguntza, “egoera zail honen aurrean jokalari eta gurasoek urtean zehar ordaindutako kuotaren zati bat berreskuratzera” bideratu nahi dute. Saldutako errifen artean, futbol jokalari ezagunen kamisetak edota herriko musika taldeen hainbat sortze lan zozketatu zituen Usurbil F.T.-k duela hilabete Haranen. “Usurbil F.T.-k eskerrak eman nahi dizkie zozketa hau egiten lagundu diguten guztiei”.

Hemen duzue errifa zozketako zenbaki sarituen berri (Argazkien egilea: Usurbil F.T.):






USURBIL F.T. LAGUNTZEKO ZOZKETA
1. saria: Asier Illarramendiren kamiseta, Zaparra taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 3.235. Saritua: Julen Lamana.



2. saria: Mikel Oyarzabalen kamiseta, Odolaren Mintzoa taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 3.234. Saritua: Mikel Lamana.



3. saria: David Zurutuzaren kamiseta, Iñorkiñak taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 2.104. Saritua: Hodei Belaustegi.




4. saria: Yuri Berchicheren kamiseta, Hotzikara taldearen diska, argazkia eta baloia.
Zenbaki saritua: 6.797.



Sari berezia: Imanol Agirretxeren kamiseta, botak eta Izeberg taldearen diska.
Zenbaki saritua: 0.121.