Pelaioeneako barne erabilera definitzeko parte hartze prozesuen aurkezpena irailaren 19an

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 8a, 09:35

Bi parte hartze prozesuek definituko dute Usurbilgo Udaletik aditzera eman duten moduan, etorkizunean jada kanpokaldea eraberritua duen Kalezarko Pelaioenearen barne egitura. Bertan kokatuko dira Emakumeen Etxea eta kalezartarrentzako udal ekipamendua. Bi egitasmo hauekin lotutako parte hartze prozesu bana abiatuko du Usurbilgo Udalak Elhuyarrekin batera irailaren 19rako iragarri duten aurkezpen ekitaldiarekin. Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, bertaratu asmo duenak aurrez eman behar du izena.

Hemen dituzue irailaren 19an abiatuko diren parte hartze prozesuei buruz Usurbilgo Udalak aurreratu dituen xehetasun nagusiak:


PELAIOENEA ERAIKITZEKO PARTE HARTZE PROZESUAK

AURKEZPENA
Eguna: irailak 19, larunbata.
Ordua: 12:00.
Tokia: Pelaioenea atariko Felix Aizpurua plaza. Euria bada, Sutegin.
Zehaztasunak: Emakumeen Etxea eta kalezartarrentzako udal ekipamendua, bi egitasmoak parte hartze prozesuak abiatzeko aurkezpen ekitaldia.

OSASUN ETA SEGURTASUN IRIZPIDEENGATIK, AURREZ IZEN EMATEA EZINBESTEKOA
parekidetasuna1@usurbil.eus
943 377 110

BI PARTE HARTZE PROZESU
Emakumeen Etxea
Aurreikusitako bilera kopurua: 5.
Helburua: espazioaren antolaketa, funtzionamendua, kudeaketa... definitzea.
Nori zuzendua: emakume usurbildarrei, mugimendu feministako kideei, herriko elkarteetako partaideei...

Kalezartarrentzako udal ekipamendua
Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Helburua: Kalezarko eta kalezartarren beharrak identifikatu, behar horiek asetzeko espazioak definitu, funtzionamendua eta kudeaketa zehaztea.

Dinamizatzailea: Elhuyar.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.