Emakumeen Etxea eta auzo ekipamendua

Pelaioeneko bi egitasmoak definitzeko parte hartze prozesu bana urritik aurrera

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 19a, 20:31

"Bi prozesu hauek elkarren eskutik joango dira". Elkar elikatuko diren bi parte hartze prozesu izango dira Usurbilgo Udalaren eta Elhuyarren esanetan, etorkizunean Pelaioenean elkarbiziko diren Emakumeen Etxea eta auzotarren bilgunea. Proiektuoi forma emango dieten parte hartze prozesuen nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur Kalezarko eraikin honen atarian. Urrian abiatuko dira.

PELAIOENEAKO PARTE HARTZE PROZESUAK
XEHETASUN OROKORRAK
Sustatzailea: Usurbilgo Udala.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Helburu nagusia: Pelaioenean biziko diren Emakumeen Etxearen eta kalezartarren udal ekipamenduaren zehaztasun nagusiak definitzea.
Prozesuotako lanketarako guneak:
-Irailaren 19ko aurkezpenaren antzeko gune zabala, zabaldunderako eta gizarteratzeko. Ekarpenak egin ditzakeen herritar orori irekia.
-Talde eragilea: udal ordezkari politiko eta teknikariek, nahiz Elhuyar Aholkularitzako teknikariek osaturikoa. Parte hartze prozesuon antolaketa lanak bideratuko dituzte.
-Hausnarketarako bi guneak: Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzo ekipamendu proiektuak zehazten lagunduko dutenak.
-Bi prozesuen iraupena: irailean hasi eta apirilean amaitu. Apirilerako bi memoria txostenak prest izatea aurreikusten dute.
-Oharra: elkar elikatuko dira bi prozesuak.


EMAKUMEEN ETXEA
Aurreikusitako bilera kopurua: 5.
Hasiera eguna: urriak 8, 18:00.
Bileren maiztasuna: hilero lehen astean.
Prozesuaren helburua: Emakumeen Etxearen zehaztapenekin lotutako alderdiak identifikatu eta lantzea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 8): prozesurako balio eta printzipioak landu. Etxearen helburuak.
2. bilera (azaroan): etxearen printzipioak eta filosofia. Etxearen erabiltzaileak.
3. bilera (abenduan): etxearen jarduerak eta zerbitzuak. Antolaketa espaziala.
4. bilera (urtarrilean): etxearen kudeaketa-eredua. Etxearen funtzionamendua.
5. bilera (otsailean): aurrera begirako bide-orria.

AUZOTARREN EKIPAMENDUA
Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Hasiera eguna: urriak 15, 18:00.
Bileren maiztasuna: hilero bigarren astean.
Prozesuaren helburua: kalezartarren beharrei erantzungo dien auzo-ekipamendua zehaztea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 15): auzotarren beharrak identifikatu.
2. bilera (azaroan): auzotarren beharrak asetzeko beharrezko espazioak definitu.
3. bilera (abenduan): espazioaren kudeaketa definitu.

Prozesuotan parte hartzeko:
-Aurrez izena eman eta hautatu ze parte hartze prozesuetan esku hartu nahi duzun.
-Lehen bilerarako hitzorduak zehaztu dira, hurrengo bileretakoak izena emandakoek zehaztutako lehentasunezko egun eta orduen arabera erabakiko dira.