Pelaioenea egitasmoaren inguruko saio bateratua egingo da datorren astean

"Etorkizuneko Pelaioenea Eraikitzen" proiektuaren bueltan, bi parte-hartze prozesu abiarazi zituen Udalak. Kalezargo auzo ekipamenduari lotuta bata, Emakumearen Etxeari lotuta bestea. Laster amaituko dira bi prozesuak. Azken bileren aurretik ordea, bi prozesuen bilera bateratua egingo da Haurreskolan. "Elkarren berri izan eta funtzionamenduaz hitz egiteko", Udalak aditzera eman duenez. Otsailaren 23an asteartea, arratsaldeko 18:00etan hasita.