Adi, ostegun honetan Arratzain aldetik Igara aldera jaitsi asmo duzuenok. Bidea hainbat uneetan itxita aurkituko duzue maiatzaren 20an. Oraingoan ez hobekuntzak behar dituztelako eremu horretan. Ikus-entzunezko bat grabatzen ariko dira, telesail bat, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Eta honenbestez, adi ibiltzeko deia egin dute. Adi, ostegunean hainbat uneetan, Arratzaindik edo Kalezar aldetik Igarara jaisteko bidea etenda egongo baita. Ordu tarte honetan, Udalak ohartarazi duenez; goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte.