Kultur Bira

Kalezarko San Juanetako ekitaldietarako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 17a, 09:34

Ohiko jairik ez bigarren urtez segidan, baina Kultur Birak, pluralean izango ditugu uda partean herrian nahiz hainbat auzoetan, herri eragile anitzen arteko elkarlanari esker. Birara batzen lehena Kalezarko San Juanak izango dira ekainaren 23tik 27ra. Egungo osasun krisialdira egokitutako egitaraua josi dute. Ez dira faltako 2019ra arte ospatzen zituzten festetako ohiko hainbat hitzordu; San Juan bezperako eskea, toka txapelketa edota hilaren 27ko gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak esaterako. Bertso musikatuek edota kontzertuek ere lekua izango dute, aurtengoan, prebentzio neurri guztiak betetze aldera, Haur Eskola ondoko aparkalekuan egokituko duten karpa gunean. Ekitaldietarako izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atariko "San Juanak Kultur Biran" atalean.

KALEZARKO SAN JUANAK KULTUR BIRAN
Ekainak 23, asteazkena
15:00 San Juan eskea Kalezarko plazatik.
Oharra: covid19a dela eta, ez da San Juan surik izango.

Ekainak 24, osteguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka.
19:00 Bertso musikatuen saioa, Haur Eskola ondoko karpan. Parte hartzaileak:
-Bertsotan: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amaia Agirre.
-Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 25, ostirala
20:00 Ameba kontzertuan.
Tokia: Haur Eskola ondoko karpa.
Zehaztasunak: "Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu duten biraren parte izango da Kalezarko Kultur Biran emango dutena".
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 26, larunbata
12:00 Harri jasotze eta aizkolarien erakustaldia.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

18:00 Bakarrizketak: Portillo eta Ñako.
Edukiera:
30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

20:00 Kontzertua: Maddi eta Ane.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 27, igandea
10:30 Kalexarko ginkana.
Oharrak:
-Izen ematea: kalezarkojaiak@gmail.com
-Partaideak: gai librean mozorrotuta.
-10 urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Talde bakooitzean gehienez 6 pertsona.

16:00 Marrazki tailerra: haur, gazte eta helduentzat.
Oharrak:
-Bakoitzak bre materiala ekarri beharko du.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

17:30 Ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberekin.
Oharrak:
-Tokia: Kalezarko plazan. Giro euritsuarekin Haur Eskola ondoko karpan.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

Informazio gehiago: usurbilkultura.eus
Antolazailea: Kalezarko Jai Batzordea.