Kultur Bira 2021

[IRUDITAN] Bertso saio musikatua Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 24a

Kalezarko Kultur Bira atzo hasi zen, eta gaur ere ekitaldiak izan dira. Bertso saio musikatua izan da arratsaldeko protagonista nagusia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolarien eskutik. Musikari lanetan aritu dira Gari Otamendi eta Ixak Arruti usurbildarra.