Kultur Bira

Amebaren txanda gaur Kalezarko San Juanetan

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 25a

Erdibidera heldu diren Kalezarko San Juanetan, musika kontuak ostiral honetan. Ameba zuzenean ikusgai eta entzungai Haur Eskola ondoko karpagunean. 

KALEZARKO SAN JUANAK KULTUR BIRAN
Ekainak 25, ostirala
20:00 Ameba kontzertuan.
Tokia: Haur Eskola ondoko karpa.
Zehaztasunak: "Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu duten biraren parte izango da Kalezarko Kultur Biran emango dutena".
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 26, larunbata
12:00 Harri jasotze eta aizkolarien erakustaldia.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

18:00 Bakarrizketak: Portillo eta Ñako.
Edukiera:
30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

20:00 Kontzertua: Maddi eta Ane.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 27, igandea
10:30 Kalexarko ginkana.
Oharrak:
-Izen ematea: kalezarkojaiak@gmail.com
-Partaideak: gai librean mozorrotuta.
-10 urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Talde bakooitzean gehienez 6 pertsona.

16:00 Marrazki tailerra: haur, gazte eta helduentzat.
Oharrak:
-Bakoitzak bre materiala ekarri beharko du.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

17:30 Ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberekin.
Oharrak:
-Tokia: Kalezarko plazan. Giro euritsuarekin Haur Eskola ondoko karpan.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

Informazio gehiago: usurbilkultura.eus
Antolazailea: Kalezarko Jai Batzordea.