Urte amaieran egin ohi duten errifen zozketa berriki egin du Usurbil Futbol Taldeak. Bost zenbaki izan dira sarituak. Eta orain, zenbaki saritu horien jabeak saritzeko unea heldu da. Asteazken honetarako (ekainak 30) iragarri du futbol taldeen bilguneak, sarion banaketa ekitaldia arratsaldeko 17:00etan Haranen. Usurbil F.T.-k zorionak helarazi dizkie sare sozialen bidez sarituei. Hemen zenbaki sarituak:
1. Saria: 5.294.
2. Saria: 6.922.
3. Saria: 2.644.
4. Saria: 7.114.
5. Saria: 0.795.