Haur Eskola pareko oinezkoen bidea itxita

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 13a, 09:10

Matiak argindar sarea sartzeko lanak egitekoa denez, itxita egongo da hurrengo bi asteotan Haur Eskola pareko oinezkoen bidea.

Bi astez itxita egongo da Haur Eskolara Puntapax aldetik igotzeko bidea baina ez ibilgailuentzat, oinezkoentzat baizik. Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, "Matiak argindar sarea sartzeko lanak" bideratuko ditu. Haur Eskola datozen bi asteotan itxita egongo dela baliatuko dute lanok bideratzeko. "Obrak hain zuzen, oinezkoen zatian izango dira, eta beraz, Kalezarrera oinez igotzeko Aranerrekako eskaileretatik edo Belmonte kaletik izan beharko du", Zubiaurrenea eta eta Errekatxiki kalean bateratzen dituen Aliprox saltoki pareko biribilgunetik gora.

Aipatu moduan, itxiera honek oinezkoeei eragingo die. Ibilgailuak ohi bezala, Puntapaxetik Kalezarrera igo edota bertatik jaitsi ahalko dira. Puntapaxetik Haur Eskolara igotzeko oinezkoen pasabidea bi astez egongo da itxita, Udaletik ohartarazi dutenez.

Pikaolako eremua zabalik
Ugartondo eremuan eraikitze lan betean segitzen dute; etxebizitzak bizilagun berrientzat egokitzen baita zonaldea inguratzen duen bide zatia ere. Dakizuenez, azken asteotan itxita egon da Puntapaxetik Haur Eskolara igotzeko aldapan, Pikaola alderako bihurgunea, asfaltatze eta margotze lanengatik. Kalezarrera azken urteotan ibilgailuentzat itxita egon den Haur Eskola pareko bide zatitik igaro beharra zegoen. Kalezarretik Usurbil aldera jaisteko aldiz, Belmonte kale osoa zeharkatu beharra zegoen. Lanok amaituta, bide zati hau jada irekita dago iragan astetik.