2022-23 ikasturtea

Haur Eskolan matrikulatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 11a, 08:00

2022-23 ikasturtera begirako matrikulazio epea ixtear du Haur Eskolak.

Ixtear dute 2022-23 ikasturtera begirako matrikulazioa Kalezarren kokaturiko Haur Eskolak. Asteazken hau, maiatzaren 11, azken eguna. Gogoan izan, 0-3 urte arteko Haur hezkuntza eskaintzen dute. Deialdia beraz, 2020, 2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurrei zuzendurikoa da. Informazio gehiago eta hitzordua eskatzeko bideoak dituzue: haureskola@udarregi.eus helbidea edo 943 374 061 telefono zenbakia (8:30-12:00 artean).

Haur Eskolak NOAUA! bidez zabaldu duen oharra segidan. "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu".