"Neure haurraren hortzak" hitzaldia asteazkenean Haur Eskolan

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 16a, 09:45

Haurren hortzen osasunari buruzko hitzaldia antolatu du Haur Eskolak, asteazken honetarako, maiatzak 18.

Haurren hortzen osasuna hizpide Usurbilgo Haur Eskolak asteazken honetarako, maiatzak 18, arratsaldeko 17:30etan eskolako jangelan antolatu duen hitzaldian. "Neure haurraren hortzak. Txantxarrik gabeko haurtzaroak sortu ditzagun!" izeneko saioan, hizpideok jorratuko dituzte Maitane Naya Rezabal odontopediatrarekin: "Jaioberriek txantxarrak eduki ditzakete?; noiz hasi beharko nuke nire haurraren hortz garbiketarekin?; azukrea: gure etsai nagusia; edoskitzea eta aho osasuna; biberoia eta txupeteak, gomendagarriak al dira?; noiz eraman beharko nuke nire haurra odontopediatrarenera?".

DATOZEN IKASTAROAK
Biodantza ikastaroa
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeentzat antolaturiko doako ikastaroaren saioak, asteartero, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian. 15   lagunentzako lekua dago. Izen ematea: 943 377 110/parekidetasuna1@usurbil.eus.

Sendabelarren eta joskintza tailerrak Santuenean
Santuenea Kultur Elkarteak bi tailer antolatu ditu: joskintzarena maiatzaren 20an, 17:00-19:00 artean Santuenea 12an Mari Carmen Orozekin. “Nork bere makina eraman behar du”, ohartarazi du antolakuntzak.  Gune eta ordutegi berean baina hilaren 20an eta 27an sendabelarren tailerra eskainiko da. Tailerrotan izen emateko deitu 670 027 731 telefono zenbakira.

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
“Ilargiaren eragina landare, zuhaitz, erle eta fruitu arboletan. Egutegi dinamikoa” izeneko saioa antolatu du Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak maiatzaren 20an 15:30-18:30 artean Potxoenean, Xabier Akizurekin. Izen ematea 10 eurotan, aurrez usurbilkultura.eus edo alkartasuna.eus atarietan.

KzGunea
16:00-20:00 artean zabalduko duten KzGuneko datozen ikastaroak hemen: 
-Maiatzak 19-25, 16:00-18:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Maiatzak 26-27, 16:00-18:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Maiatzak 30-31, 16:00-18:00 “Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin”.